|
EVALD FLISAR 1945eko otsailaren 13an jaio zen Gerlinci-n, Esloveniako ipar-ekialdean. Idazlea, antzerkigilea, saiogilea, editorea eta itzultzailea da. Literatura Konparatua ikasi zuen Ljubljanan, Ingeles Hizkuntza eta Literatura Londresen, eta Psikologia Australian. Bidaiaria izan da (98 herrialdetan ibili da orain arte), Sydneyko metroko gidaria, Londresen argitaratutako Zientziaren Entziklopedia-ren editorea (besteak beste), BBCrako kontakizun laburren eta irrati-lanen egilea, Esloveniako Idazleen Elkarteko presidentea (1995-2002) eta, 1998tik, Sodobnost Esloveniako literatur aldizkaririk zaharrenaren zuzendaria.
|