|
PETER SVETINA (1970) ziur zegoen handitan detektibea izango zela, baina kasualitatez medikuntza ikasten hasi zen esloveniar filologian amaitzeko. Esloveniako literaturako irakaslea da Austriako Klagenfurt Unibertsitatean, eta esloveniar literaturako egile garaikide onenetakoa. Berrogei ipuin eta poesia liburu baino gehiago idatzi ditu irakurle txiki eta handientzat. Bere lanean nabarmentzen dira eguneroko errealitatea, hitz-jokoak, irakurle txikienak eta gurasoak, zein literatur adituak konbentzitu dituen umore-sen berezi bat. Esloveniako haur eta gazte literaturako saririk nabarmenenak irabazi ditu, hainbat aldiz White Raven zerrendan egon da, eta ALMArako esloveniar hautagai gisa aukeratua izan da, Andersen Sariko finalisten artean bi aldiz kalifikatuz.
JOKIN MITXELENA (1962) Donostian jaio zen. Arte Ederrak ikasi zituen Bilbon eta bi arlotan egin du lan: batetik, irakaskuntzan eta, bestetik, haur eta gazte literaturako liburuak eta testu liburuak ilustratzen. Liburuok mundu osoko argitaletxeek argitaratu dituzte. 80ko hamarkadaren erdialdean egin zituen lehenengo lanak ilustrazioaren arloan; irakaskuntzan zebilenean ere sarritan egiten zuen lan euskarazko literaturako argitalpenetarako.
|